“Bertsolaritza: txapelketaren ikuspegitik” solasaldia Zilegi Eskolaren baitan
2022·12·01
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Saio horietan denetariko gaiak lantzen dira: historia, sexualitatea, eskulanak, sukaldaritza, osasuna, jolasak, landareak, masajea eta filosofía, besteak beste.
Saio dinamikoak dira, non partaideek euskara landu eta gaiei buruz asko ikasteko aukera duten. Maiztasunari dagokionez, hilean behin gauzatzen dira gutxi gorabehera.
Bertsolaritza: txapelketaren ikuspegitik
Azaroaren 17an burutu zen ikasturte honetako lehenengo saioa eta abenduaren 12an izango da bigarrena. Egun horretan “Bertsolaritza: txapelketaren ikuspegitik” solasaldia ospatuko da, bertsoak epaitzeko irizpideak oinarri hartuta.
- Eguna: abenduak 12
- Ordua: 18:30
- Lekua: Sarobe
- Sarrera: doakoa, izena emanda
- Gai-emailea: Iker Goñi
Izen-ematea
Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.
- 663043314
- zilegieskolak@aek.eus
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.