Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

"Baso inklusiboa" ekimena, dibertsitate funtzionala duten pertsonek ere naturaz gozatzeko aukera izan dezaten

.

2022·02·08


“Aurrera Markelekin” elkarteak “Baso inklusiboa” izeneko ekimen interesgarria antolatu du, dibertsitate funtzionala duten pertsonek ere naturaz eta mendiez gozatzeko aukera izan dezaten. Elkarteak alderdi asko lantzen ditu, besteak beste, espazio inklusiboak eta egokituak, bere ordezkariek azaldu bezala.

Otsailaren 13an

Urtero gauzatuko den ekimenak otsailaren 13an izango du hitzordua aurten. Jardueraren helburua da dibertsitate funtzionala duen pertsona bakoitzak zuhaitz bat landatzea, non bere izena eta abizena, jaiotze-data eta bisitatzen duen orok informazioa jaso ahal izateko web orri bat agertuko diren. Horrela, ahalegin pixka batekin inork ez duela gizarte honetan bakarrik egon behar islatu nahi dute. Era berean, helburua da guztiak kontzientziatzea dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizartean parte direla, gainerako pertsonak bezala.

Urnietako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, inguruko abeltzainen, Kemen desgaitasuna duten pertsonen klubaren eta Parkes y Jardines Abadianoren laguntza duen jarduera hau Montefrio eta Antsoko Etxolaren artean dagoen lursail batean egingo da. Elkarteak eskerrak emanten dizkie laguntzaile guztiei haien lankidetzagatik.

Gainera, jarduera honen bidez espazio hori biziz eta alaitasunez betetako baso bihurtuko da espezie autoktonoen zuhaitzak landatuz: haritza, baraia, gaztainondoa… Espazioak “Baso inklusiboa” izena izango du dibertsitate funtzionala duten pertsona guztien omenez, bakoitzak bere zuhaitza izango baitu.

Parte hartzea

Lehenengo landaketak igande honetan egingo dira, goizeko 10:00etatik aurrera, edukiera mugatuarekin eta behar diren neurri guztiekin, covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta. Elkarteak berak gonbidatuko ditu dibertsitate funtzionala duten pertsonen senideak ekimen polit honetan parte har dezaten, beren zuhaitzak landatu ditzaten, eta gune berri horren parte izan daitezen.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA