Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

“Antigone” antzerkia abenduaren 4ean, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2022·11·14


“Antigone” antzerkia ikusgai izango da abenduaren 4ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: abenduak 4
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 20 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea.
Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz.
Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat.

Fitxa artistikoa

  • Testua: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa
  • Dramaturgia eta Zuzendaritza: Igor de Quadra 
  • Dramaturgia eta Interpretazioa: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti 
  • Eszenografia: Miriam Isasi 
  • Jantziteria: Alberto Sinpatrón 
  • Argiztapena: Arantza Flores Soinua: Asier Renteria 
  • Argazkiak: Aitane Goñi ,  Kulturaz Kooperatiba

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA