“Alpha” familia ikuskizuna abenduaren 26an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2021·12·07
Ganso & Ciak “Alpha” familia ikuskizuna eskainiko du abenduaren 26an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: Abenduak 26
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: hitzik gabe
- Sarrera: 3 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira abenduaren 13 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Lo egitea behar fisiologiko bat da. Egunero errepikatzen dugun errutina, gehienetan atsegina. Lo egiten dugunean, gure subkontzienteak atea erdi zabalik uzten du, bidea libre utziz amets ilunei, ahaztutako oroitzapenei edota nahi gabeko fantasiei. Alphak kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori isladatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.
Fitxa artistikoa eta teknikoa
- Antzezlea: Gorka Ganso
- Musika zuzenean: Iñaki Santos
- Zuzendaritza eta sorkuntza: Gorka Ganso eta Cecilia Paganini
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.