Noticias

Euskaraldiko txapen banaketa

Ate joka dugu jada Euskaraldia, izan ere, ostiral honetan emango zaio hasiera. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte euskaraz egitea izango da erronka. Parte hartzen duten pertsonek txapa bat eraman beharko dute epe horretan jokatzen duten rolaren arabera. “Ahobiziek” ezpain batzuen irudia izango dute txapan eta “Belarriprest” direnek berriz, belarri baten irudia.

Ondorengo egun, leku eta orduetan jaso daitezke txapak ostiralera bitarte:

Goizez: asteartetik ostiralera Gazte Informazio Bulegoan (Idiazabal kalean, KZgunearen ondoan) 11:30etik 14:00etara.

Arratsaldez: asteartetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara Gazte Informazio Bulegoan, eta ostiral arratsaldean Zubitxo plazan 19:00etatik 21:00etara. Euria egingo balu, ostiral arratsaldean ez lirateke banatuko.

Comparte esta noticia: Facebook Twitter Google Plus Email

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies.
Política Cookies