Noticias

Euskaraldia Urnietan

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Euskaraldia antolatuko da Euskal Herri osoan, baita Urnietan ere. 11 egunez, euskaraz ulertzen eta hitz egiten dugunon artean euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dugu. Bi rol izango ditugu aukeratzeko: “Ahobizi” (ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren) eta “Belarriprest” (egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta, nahiz eta agian nik zuri batzuetan erdaraz erantzun). 11 egun horietan, parte hartzaileek txapa bat eramango dute, euren rola zein den jakin dezagun.

Urnietan Euskaraldia antolatzeko batzorde herritarra sortu da, eta astero bilerak egiten ari da ekimen hau antolatzeko, errekalde 1 kalean biltzen dira asteazkenero 19:00tan. Laguntza ongi etorria da eta parte hartu edo batzordearen norakoaren berri jakin nahi baduzu, urnieta@euskaraldia.eus emailera idatz ezazu edo eta 688638617 mugikorrera. Sare sozialetan ere aurkitu gaitzakezu Euskaraldia Urnieta izenarekin.

Comparte esta noticia: Facebook Twitter Google Plus Email

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies.
Política Cookies