Publicador de contenidos

Plan de igualdad de mujeres y hombres

Urnietako emakumeen eta gizonen III. Berdintasun Plana

Urnietako Udalak, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak bultzatzeko konpromisoari jarraiki, III. Urnietako Berdintasun Plana sortu du, 2013. urtean lehenengoa martxan jarri zenean hasitako bidean sakontzeko helburuz.

Hirugarren plana egiteko, 2021. urtearen hasieran, parte hartze prozesu bat jarri zen martxan. Prozesu horretan parte hartu dute bai udaleko teknikariek eta politikariek, bai Urnietako hainbat elkarte eta eragilek. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuegu III. Berdintasun Plana sortzen laguntzeagatik.

4 urte iraungo dituen (2021-2025) planaren lehentasunak hauek dira:

  • Bizitzen zaintza: zaintzei dagokien lekua eman, zaintzen garrantzia aitortu eta herri bezala zaintza-lanen berrantolaketa modu justuagoan eta orekatuagoan egiteko bidea abiatzea.
  • Balio-aldaketa, berdintasunerantz: sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta hezkidetza indartzea.
  • Gazteengana gerturatzea

Hemen deskarga dezakezu:

Planaren komunikazio-bideoa. Herriko hainbat pertsonak hartu dute parte bideoan, eta herrian berdintasuna zergatik den beharrezkoa azaldu dute, besteak beste.

Aurretik udalak beste 2 berdintasun plan garatu izan ditu:

Destacados