Publicador de contenidos
PLAN DE ACCIÓN DEL PAISAJE
Urnietako Udalak adierazi nahi du kezkatuta dagoela ingurumena zaintzearekin eta berreskuratzearekin orokorki, eta gure udalerriko mugei dagokienean bereziki. Epe labur eta ertainerako erronka garrantzitsuenetako bat izango da belaunaldi berriei ingurune osasungarri eta osasuntsua bideratzea eta transmititzea, gure ingurunearen eta Urnieta moderno eta aurreratu baten arteko oreka ahalbidetuz.
Kezka horren ondorioz, 2015-2019 legegintzaldian Urnietako Paisaiaren Plana egiteko aurretiko azterlanak hasi ziren. Une hartan indarrean zegoen araudia ikusita, komenigarriagotzat jo zen azterlana udalerriko eremu degradatuenetako batean zentratzea, eta Trankaxko errekaren eremua aukeratu zen Ergoien industrialdetik, herrian duen ibilbidea eta ia Hernanirekin mugan dagoen errotaraino.
Paisaia Plana ez da araugintzako plan bat, baina zenbait gomendio ematen ditu aztertutako eremuak garatzeko eta hobetzeko ibilbide-orri gisa. Jasotako gomendioak Araudik egindako iagnostiko-lanaren emaitza dira, bai eta buruturiko bileretan eta gauzaturiko partaidetza-prozesuetan urnietarrek egindako ekarpenen eta proposamenen emaitza ere.
Jarraian, plana osorik deskargatzeko lotura agertzen da. Era berean, informazio gehiago nahi dutenek Araudik eskaintzen duen web orrira jo dezakete.