Saltar al contenido

Título y logo de la página

Logo ayuntamiento de Urnieta 

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Imagen de páginas interiores

Komunikazioa | Udala

Noticias

Atrás Badator Euskaraldia, euskara ulertzen duten pertsonen hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena

.

05·11·2020


Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala da Euskaraldia. Bigarren aldiz antolatzen den ekimen honen bidez kaleetan euskararen erabilera handitzea lortu nahi da. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean gauzatuko da, eta nahi duen orok “ahobizi” edo “belarriprest” moduan parte hartzeko aukera izango du.

“Ahobiziak” euskaraz hitz egiteko gaitasuna duten pertsonak izango dira. Horiek, Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute eta beste pertsonek euskaraz ulertzen ote duten ez dakitenean berriz, lehen hitza, beti, euskaraz egingo dute. “Belarriprest” papera dutenak bestalde, haien gaitasun eta aukeren arabera erabakiko dute euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dute euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek beraiei uneoro euskaraz hitz egitea eskatuko diete.

Bakoitzak zein paper jokatuko duen ezagutzera emateko txapa bat eraman beharko da gainean. Ahobizi” direnek ezpain batzuen irudia izango dute txapan, eta “Belarriprest” direnek ostera, belarri batena.

Aurten gainera “ariguneak” sortuko dira, euskaraz lasai aritzeko guneak, hain zuzen. Ariguneak mota guztietako enpresa, elkarte eta erakundeetan izango dira. Euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko da ariguneetan, izan taldeko kideen artean zein entitateak herritarrekin duen harremanetan.

Izena eman eta txapak eskuratu

Urnietak ere parte hartuko du Euskaraldiaren bigarren edizio honetan. Interesa duten herritarrek Euskaraldiaren web orrian gauzatu dezakete izen-ematea: www.euskaraldia.eus. Horretaz gain, izen ematea aurrez aurre egiteko aukera eskainiko da Lekaio kultur etxean. Baita online izena eman dutenek txapa jasotzekoa ere.

  • Azaroak 9, 10, 11, 12 eta 13: 16:00-19:30
  • Azaroak 14: 11:00-13:30 / 17:00-19:30
  • Azaroak 16, 17, 18, 19: 16:00-19:30

Hartu lagunen eta familiako kideen txapak

Covid 19-ak baldintzatuta bizi dugun egoera dela eta, ilarak eta jende pilaketak saiheste aldera, norberak bere txapa hartzeaz gain, bere familiako kideen edo lagunen txapak hartzeko aukera izango du, baldin eta pertsona horien izen abizenen zerrenda eramaten badu eta denak Urnietan izena emanda badaude.

Bistaratu Euskaraldia etxeetan banderatxoa ipinita

Bestalde, edizio honetan, herritarrak etxeetako leiho eta balkoietan banderatxoak jarrita Euskaraldia bistaratzera animatuko dira. Banderatxo horiek ere Lekaio kultur etxean erosi ahal izango dira 5 eurotan aurretik aipaturiko egun eta orduetan.

Zalantzak

Edozein zalantza izanez gero Euskaraldiaren Urnietako dinamizatzailearekin harremanetan jartzeko aukera dago.

  • Helbide elektronikoa: euskaraldia.urnieta@gmail.com
  • Telefono mugikorra: 688826530

 

Banner Komunikazioa

Youtube osoko bilkura

Siguenos en Youtube

Banner Toda la información en un solo click

TODA LA INFORMACIÓN
EN UN SOLO CLICK

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturklik

AGENDA