Asset Publisher

.

2026·07·21


Txalo Produkzioak “Tigrea” antzezlana eskainiko du abuztuaren 4ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: abuztuak 4
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Sarrera: 7 euro 

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu uztailak 20 arte arte izena eman zuten urnieta-rren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Belen Arribillaga
  • Lutxi Elola Balerdi
  • Victor Celestino Nuñes
  • Jaione Ocon Zubillaga

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Garapen pertsonalean aditua den espezialista batek argazki batzuk egin behar ditu igandeko gehigarri baterako. Argazki saioa egin behar duen emakumea une personal txarra pasatzen ari da. Coach-a motibazio-errezeta mota guztiekin positibotasuna transmititzen saiatzen da, baina argazkilariak coach-aren aholkuei sinesgarritasun handirik ez die ematen.
Horretan daudela, zorigaiztoko gertaera batzuk espezialistaren bizitza kolpatuko dute eta argazkilariari ematen dizkion errezetak bere buruari nola aplikatu ez du jakingo.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Ramon Madaula
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Aktoreak: Andoni Agirregomezkorta eta Ohiana Maritorena
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
  • Jantzien diseinua: Leire Santillan
  • Argiztapena: Julen Zabala
  • Teknikoa: Alfredo Medina Lirio
  • Makillajea: Ana Sanz
  • Argazkia: David Vicente 
  • Kartela: David Sueiro
  • Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre
  • Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre
  • Ekoizpena: Txalo