Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Eteneta I Cromlech-a

imagenPortada

Tipologia: erlijiosoa edo hiletakoa. Monumentu megalitikoa. Crómlech-a

Garaia: burdin aroa

Kategoria: monumentu-multzoa. Gipuzkoako estazio megalitikoak. 21 Oindi-Mandoegiko estazio megalitikoa

Deskribapena:

Eteneta I.1.- Pirinioetako Crómlech-a. 4,50 m-ko diametroa. Lekuko askok osatzen dute, eta 2 metroko bat nabarmentzen da (1978an jarri zen zutik, eta guztira 3 metroko luzera du). Gainerakoak 0,20 eta 0,45 metro artean altxatzen dira. Iparraldeko arkuaren barrualdea harriz beteta dago, eta horrek tumulu-itxura hartzen du sektore horretan. Materialak, tokiko hareharriak.

Eteneta I.2.- Pirinioetako Crómlech-a. 2,70 m-ko diametroa. Ikusteko moduko 24 lekukoz osatuta dago, eta 0,37 m eta 0,28 m arteko 3 lekuko nabarmentzen dira. Materialak, tokiko hareharriak.

Balorazioa: interes historikoa eta arkeologikoa.

Babes-maila: kalifikatua

Azken buletina: EHAA, 133. zk. (2003-07-08)

Adarramendi eta Oindo mendien arteko muino zabal batean dago, Agerreko zabala, lehenengoaren hegoaldean. Itsas mailatik 704 metrora dago.

Harrespilak 4,50 metroko diametroa du, eta harrizko lekuko asko ditu, gehienez ere 0,45 metroko altuerakoak, nahiz eta horietako batek 2 metrotik gorako garaiera duena "Etenetako menhirra" delakoari dagokio eta lurpean beste metro bat gehitu behar zaio.

Burdin arokoa da

Nola Iritsi

kokapena

mapa

Ibilbideak