Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Xabier Altuna (Altuna sagardotegiko semea): “Tradizionalak gara, guk gure esentzia mantendu dugu beti”.

.

2023·03·06


Sagardotegiek normaltasunez ireki dute aurtengo txotx denboraldia ohiko funtzionamendua berreskuratuta eta covid-aren ondorioz ezarritako murrizketak albo batera utzita. Urnietako Udala herriko lau sagardotegietako ordezkariekin elkartu da lehen aste hauen balantzea egiteko. Hauxe da Altuna Sagardotegiko semeak, Xabier Altunak kontaturikoa.

Nola joan dira lehen asteak?

Asteburuetan jende asko etortzen ari da, bereziki larunbat eguerdietan topera ibiltzen gara. Asteburuetan afaltzeko tendentzia ere mantentzen da baina jendeak nahiago du eguerdia. Astean zehar nahiko eskas gabiltza baina esan beharra dago berezitasun moduan ostiral eguerdietan jende dezente etortzen ari dela bazkaltzera lanetik bueltan. Sagardotegiaz lasai gozatu nahi dutenentzat hobeto da astean zehar etortzea. Lasaiago egoten gara eta gertuagoko tratu bat eskaintzeko aukera dugu.

Normaltasuna eta txotxa berreskuratzeko gogoa izango zenuten ezta?

Hiru urte eta gero normaltasuna berreskuratu dugu. 2020an bat-batean itxi behar izan genuen eta kolpe ikaragarria izan zen. Gainera okerrena zen ez genekiela egoera horrek zenbat iraungo zuen. Aurreko urteetan ireki genuen baina jende gutxi ibili zen eta aurten jendea oso gogotsu somatu dut.

Nolako sagardoa duzue aurtengoa?

Kantitate aldetik sagardo gutxi etorri da. Lehortea egon zen, euri gutxi eta bero asko egin zuen eta ez zen sagar urtea egokitu. Ezaugarriei dagokienean azukre asko eta kontzentratua irten da. Jendea gustura edaten ari da. Jendea arrituta geratu da onerako, otsail erdian sagardoa nahiko egina zegoleako.

Nongo bezeroak dituzue?

Batez ere Gipuzkoakoak. Iparraldetik ere iristen dira eta baita nafarroako iparraldekoak ere. Covid-a baino lehen errioxatik ere jende asko etortzen zen.

Zein da zuen sagardotegiaren bereizgarri nagusia?

Tradizonalak gara. Kupel guztiak egurrezkoak ditugu eta sagardotegiaren barruan ere egurrarekin kontaktu handia dago. Sagardoa fabrikatzeko moduan ere tradizionalak gara. Bestalde, leku txikia eta familiarra gara. Bere garaian askok obra ikaragarria egin zuten sagardotegiak handitzeko eta guk gure esentzia mantendu dugu beti.

Lana urte osoan izaten duzuen arren, hilabete hauetan beste gauza bat izango da ezta?

Estresa handia izaten da, batez ere asteburuan. Jende asko etortzen da eta generoaren kontrola ondo eraman behar da. Gero gainera denak batera etorri ohi dira eta martxa handian lan egin behar da, baina horretara ohituta gaude. Jendea gustora geratzea da gure asmoa eta horretan saiatzen gara. Aurten gainera prezioak igo egin dira eta behintzat jendea ondo janda irtetea nahi dugu.

Martxoa izan ohi da hilabete indartsuena. Zein aurreikuspen duzue?

Larunbat eguerdiak aspalditik beteta daude eta asteburuetan mugimendua izango da.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA