Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urrats bat gehiago, urnietarrek bere etxeetan Añarbek tratatutako ura izan dezaten

.

2020·11·05


Urnietako Udalak urrats bat gehiago eman zuen Urnietako herritarren ia %100-ak Añarbek trataturiko ura bere etxeetan izan dezaten, atzo arratsaldean egin zen osoko bilkuran. Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek aho batez onartu zuten Urnietako Udalaren eta Añarbeko Uren Mankomunitatearen arteko lankidetza-hitzarmenaren II. gehigarria, Urnietako Ergoien poligonoaren saneamendu-lanak egiteko eta mankomunitateari alta emateko tokiko hornidura-sistemak transferitzeko. Eta hori posible izan dadin, argi berdea eman zitzaion instalazioa kokatuko den lursailak erosteko behar den kreditu-aldaketari ere.

Aurreko urtean amaituriko Ergoien industrialdeko saneamendu-obrei esker, Lekun errekara egiten ziren hondakin-uren isurketak ezabatu dira, eta orain, Loiolako araztegira bideratzen dira, bertan araztu eta ondoren itsasora isurtzeko. Ondorioz errekaren ingurumen-kalitatea hobetu da.

Eta tokiko hornidura-sistemak altan transferitzearekin, udal hornidura-sarea ia osotasunean (%99) Añarbe-sarearen barruan jasota geratuko da eta Urnietako biztanleek euren etxeetan ezaugarri berdineko edateko ura kontsumituko dute.

Gainera, akordioaren parte den hornikuntza-sarea berritzeak Añarbeko Urak Babiloniaren etorkizuneko garapena erraztuko duen ponpaketa-estazio bat eraikitzea aurreikusten du.

EAJko Gobernu Taldeak azaldu zuenez, proiektua gauzatzen denean Urnietako herritarren %99k Añarbek tratatutako ura izango du etxeetan, eta hori albiste bikaina da, horrek bere emarietatik sor daitezkeen arazoak saihestuko baititu, beste udalerri batzuetan gertatu den bezala. Beraz, honekin guztiarekin onuradunak Urnietako herritarrak izango direla aintzat hartuta Udalak ahalegin hori egin behar duela zehaztu zuten. Era berean, Añarbek egindako ahalegina eskertu nahi izan zuten, 4 milioi euro inguruko inbertsioa egingo baitu. EH Bilduk eta PSE-EEk ere oso positibotzat jo zuten urrats hori, Urnietako etorkizuneko garapen urbanistikoa lagunduko baitu.

Bestalde, atzoko osoko bilkuran beste hainbat puntu onartu ziren, hala nola, 2021erako taxien hiri tarifak, aurtengo prezio berdinak izango dituztenak. Bozketaren emaitza berbera izan zen.

Urnietako udalerrian gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko zerbitzuaren kontratuaren luzapena onartzea, aldiz, aurrera atera zen EAJren botoekin. EH Bilduk abstentzioaren alde egin zuen eta PSE-EEk aurka. Bi alderdiek argudiatu zuten ez zirela behar bezala dokumentatu eta ez zirela gauzak ondo egin. EAJk erantzun zien, bere ustez, tramitazio guztia behar bezala egin dela eta beharrezko informazio guztia eman zela udaleko idazkariak berretsi zuen bezala, azaldu baitzuen txosten guztiak espedientean zeudela.

Era berean, osoko bilkurak tokiko gobernu-batzarraren alde egindako eskuduntzen eskuordetzaren aldaketa onartu zen, legegintzaldiaren hasieran egin zen bezala indarrean dauden kontratuen luzapenen kasu espezifikoetarako, kontratu berriak multzo horretatik kanpo utziz, zeinak osoko bilkuratik igaro beharko diren. PSE-EEk desadostasuna agertu zuen erabaki horrekin organo horretatik kanpo dagoela argudiatuz, eta EH Bilduk zehaztu zuen alderdi guztiek ordezkaritza duten foroetan eztabaidatu beharko liratekeela gauzak. EAJk erantzun zuen bere garaian PSE-EEri eskaini zitzaiola tokiko Gobernu Batzordeko kide izatea, baina, edonola ere, luzapenak baino ez direla, eta horiek ere batzorde informatiboetan aztertu eta eztabaidatzen direla.

Azkenik, hainbat alkatetza dekretu onartu ziren, Covid 19ren kutsatzea murrizteko azken asteetan hartu diren neurriekin lotuta. Besteak beste, udal-guneak ixtea, jende askoren bilerak saihesteko edo parkeak erabiltzeko ordutegia murriztea. EAJk eta EH Bilduk aldeko botoa eman zuten. PSE-EE, bere aldetik, abstenitu egin zen dekretuak bozkatu behar izateak harridura sortu ziolako, eta ez horien aurka zegoelako.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA