Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urnietan 1936- 1945 artean gauzatu zen errepresioa ezagutzera emango duten liburuen aurkezpena

1
.

2020·12·02


Urnietan Gerra Zibilean eta Frankismoaren lehen urteetan gauzatu zen errepresioa eta giza eskubideen urraketak ikertu ostean, horien berri  emango duten bi liburu argitaratuko ditu Urnietako Udalak “Urnieta, 1936-1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” izenburupean. Horrela, gertakari bortitz haiek pairatu zituzten protagonisten historiari eta Urnietaren historiari ahotsa emango zaio, ahanzturan ez geratzeko.

Ikerketa lan sakona

Hain zuen ere, liburu horiek aurkezteko ekitaldi bat antolatu du Urnietako Udalak abenduaren 11n. Bertan Udal ordezkariez gain, liburuaren eraketan bidelagun izan diren Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak izango dira. Izan ere, Aranzadik eta bertako kide eta liburuaren sortzaile zuzen izan den Iraitz Arizabaletak, ikerketa lan mardula gauzatu dute errepresaliak jasan zituzten edo kanporatuak izan ziren senide edo pertsonen inguruko informazioa eskuratzeko. Euskal Herriko eta Estatuko artxiboetako agirietan Urnieta eta urnietarrei buruz dauden datuak bildu eta ahozko testigantzen grabaketak egin dituzte, zeinak liburuan islatu diren.

Proiektu honen bitartez Urnieta eta urnietarren memoria historikoa berreskuratu, eguneratu eta ezagutzera emateko helburua du Udalak. Era berean, giza eskubideen arloko Nazioarteko Zuzenbidea bete nahi du: egia, justizia eta erreparazioa. Hau da, gertatutakoaren egia bilatu eta hedatzea memoria kolektiboan txertatzeko asmoz. Horretaz gain, tokiko erakunde gisa, bere aukeren barruan, justizia egitea, eta gerraren eta diktaduraren izugarrikeriak jasan dituztenei ordaina ematea.

Aurkezpena

Bada, egindako lan guztia ezagutzera emateko eta liburuaren laburpen bat egiteko aurkezpen ekitaldi bat gauzatuko da.

  • Eguna: abenduak 11
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Sarrera: doan
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Gonbidapenak Saroben

Aurkezpen ekitaldira joateko interesa dutenek gonbidapenak eskuratzeko aukera izango dute abenduaren 4tik aurrera Sarobeko ofizinetan. Halaber, gonbidapenak online eskuratzeko aukera ere eskainiko da. Edukiera mugatua izango da eta orotara 50 gonbidapen eskainiko dira.

ESKURATU GONBIDAPENA ONLINE

Liburuak salgai abenduaren 14tik aurrera

Bestalde, liburuak erosteko aukera izango da 10 eurotan abenduaren 14tik aurrera, eta horretarako,  hiru aukera egongo dira:

  • Bertan herritarren arreta bulegoa.
  • Urnietako Udal liburutegia.
  • Elkar liburu denda: dendetan bertan eta baita online haien webgunearen bidez.
1

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA