Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura, irailaren 26an, 19:00etan
.
2023·09·22
Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, irailaren 26an, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2023ko uztailaren 27ko akta onartzea.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 801/2023-958/2023.
- Agurtzane Mercader Ubillos lehen alkateordeari 2023ko abuztuaren 14tik 27ra bitartean alkatetzari dagozkion eskumen guztiak eskuordetzan emateko dekretuaren berri ematea.
- “Energia-zerbitzuak eta argiteria publikoaren erabateko bermea duten mantentze lanak, hornidura eta zerbitzua kontratu misto baten bidez kontratatzeko pleguak onartzea” kontratuaren esleipena.
- Galdera eta eskariak