Nested Applications
Asset Publisher
.
2020·12·01
Urnietako Udalak ez-ohiko osoko bilkura ospatuko du ostiral honetan, abenduaren 4an, goizeko 7:45ean. Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, herritarren batek zuzenean ikustera joan nahi badu aukera izango du, baina Covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, edukiera mugatu izango da.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- Ermotegi 27 HEA delakoaren Plan Bereziaren Testu Bategina behin betiko onartzea.
- Alegazioak ebaztea eta Babiloniako 32 HEA Plan Partzialaren testu bategina behin betiko onartzea.