Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako Udalaren eta Manttale kultur elkartearen arteko lankidetza hitzarmena
2023·10·19
Urnietako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du euskara biziberritzea eta eguneroko bizitzan erabilera sustatzea helburu duen Manttale kultur elkartearekin.
Xede horrekin, euskal kantutegi tradizionalean oinarritutako kalejirak eta bertso eta kantu tradizionalen ekitaldiak egiten ditu.
Jarduera garatzen laguntzeko hitzarmena sinatu da. Horretarako, Udalak 2.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari.
Sinadura ekitaldian izan dira Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Xabier Salaberria Manttaleko elkarteko lehendakaria.