Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako Udalak Pausoka elkartearen jarduerak babesten jarraituko du
.
2020·12·21
Urnietako Udalak Pausoka elkartearekin duen konpromisoa berritu du, 2016.urtean elkarteak zentro berria inauguratu zuenean sinatutako hitzarmena zabalduz. Hitzarmen berria 2021eko azaroaren 23ra arte egongo da indarrean, eta, horren bidez, Udalak Idiazabal kaleko 13. zenbakian dagoen lokala lagatzen jarraituko du, Pausokak bertan jarduerak garatu ditzan. Era berean, argiaren eta uraren kostuak bere gain hartzen jarraituko du Udalak, baita egiturazko inbertsioak ere. Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan ziren Luke Goñi Gizartekintza saileko zinegotzi arduraduna eta Amaia Irazusta Pausoka elkarteko presidenta.
Pausoka elkartearen helburua premia bereziak dituzten alaba adingabeen garapena babestea da, haien garapen pertsonala sustatuz, bai maila fisiko eta psikikoan, bai hezkuntza, lan eta gizarte mailan. Xede horrekin ondorengo ekintzak garatzen ditu, besteak beste:
• Logopedia, terapia okupazionala, fisioterapia, osteopatia eta psikologiako terapiak eskaintzea Urnietako zentroan premia bereziak dituzten adingabeei.
• Zenbait zerbitzu ematea, besteak beste: familiei laguntzeko banakako tratamendu-plana, adingabeen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten tresnak garatzea, anai-arreben tailerrak eta osasun-, hezkuntza- eta gizarte-erakundeekin etengabeko koordinazioa.
• Sentsibilizazio-kanpainak antolatzea eta/edo horietan parte hartzea, eta beste elkarte eta enpresa batzuekin lankidetzan aritzea.