Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urnietako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak Covid 19 positiboen igoera eteteko

.

2021·04·20


Covid 19-ak eragindako kasu positiboen kopurua igotzen joan da azken egunetan Urnietan, erkidegoko gainerako herrietan bezala, eta, ondorioz, herriaren egoera epidemiologikoa gero eta kezkagarriagoa da. Duela bi aste, apirilaren 6n, Urnietako 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 128,85koa zen, eta gaur, apirilaren 20an, 547,59n kokatu da.

Udalaren neurriak apirilaren 20tik aurrera ezarriko dira indarrean

Horrela, Udalak neurriak hartzea erabaki du joera negatiboa iraultzeko eta egoerak okerrera egin ez dezan. Neurriak gaur sartu dira indarrean eta Urnietak Eusko Jaurlaritzaren ebazpen ofizialetan eremu gorrian jarraitzen duen bitartean iraungo dute. Testuinguru honetan, Udalak zuhurtzia eta erantzukizun osoa eskatzen die herritarrei beste behin, eta prebentzio-neurri guztiak zorrotz betetzearen garrantzia azpimarratzen du.

Hartutako neurrien artean, parkeak erabiltzeko ordutegia murriztea dago, eta hala, arratsaldeko 20:00etatik goizeko 9:00etara itxita egongo dira. Bestalde, hemendik aurrera ezingo da udal-lokaletan ekitaldirik antolatu. Udal-ikastaroei dagokienez (kiroldegia, Sarobe, Lekaio), ez dira etengo, baina prebentzio-neurri bereziak ezarriko dira, Gazte Informazio Puntuan, Gaztelekuan eta gizarte- eta hezkuntza-zerbitzuan bezala. Bertan herritarrentzako arreta-bulegoak, berriz, zerbitzua ematen jarraituko du, baina herritarrei gomendatzen zaie benetako beharrizana dagoenean bakarrik joan daitezela, garrantzi berezia ez duten gaietarako modu telematikoa eta telefono bidezko deiak lehenetsiz.

Kiroldegiak irekita jarraituko du banakako erabilerarako aurrez hitzordua eskatuta. Horretarako, Udaleko web orria eta APP erabil daitezkeela gogorarazten da. Kirol-instalazioetan kirol federatuan jarduten duten klubek ere, haien jarduerarekin jarraitu ahalko dute.

Kultur programazioak ere segiko du, baina Eusko Jaurlaritzak emandako neurri guztiekin. Ikasgela irekita egongo da, baina mahai bakoitzean pertsona bat baino ez da egongo. Liburutegian ere irizpide bera jarraituko da eta liburuak alokatzeko zerbitzua baino ez da eskainiko.

Eremu gorrian dauden udalerrietarako Eusko Jaurlaritzaren neurriak apirilaren 20an aplikatuko dira Urnietan

Bestalde, Udalak ezarritatako neurriei eta Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri orokorrei eremu gorrian dauden udalerrietarako dekretatutako neurri espezifikoak gehitzen zaizkie, hau da, 400etik gorako intzidentzia metatua dutenak. Eusko Jaurlaritzak astelehenetan argitaratzen ditu udalerriei buruzko ebazpen ofizialak. Atzo argitaratu zen azkenekoan, Urnieta zerrenda horretan agertzen da. Hortaz, gaurtik aurrera ondorengo neurriak indarrean sartzen dira:

  • Udalerriaren itxiera perimetrala. Salbuespen bakarrak udalerri mugakidera joatea izango lirateke, erosketak egiteko eta jarduera fisikoa aire zabalean egiteko, eta justifikatutako arrazoiak, hala nola lanera, ikastera, medikuarengana edo mendeko pertsona bat zaintzera joatea.
  • Ostalaritzako ordutegiak establezimenduaren barruan: 6:30etik 9:30era eta 13:00etatik 16:30era baino ezin izango zaie arreta eman bezeroei.
  • Ostalaritza-aforoak: %50 barrualdean eta %100 terrazan. Pertsona guztiek eserita egon behar dute, eta ezin da barran kontsumitu. Mahaiak ezin dira elkartu, eta gutxienez metro eta erdi egon behar dira mahaien artean, eta gehienez ere lau pertsona.
  • Barruko eremuetan kirol-jarduera oro egiteak, talde profesional eta federatuen entrenamendu eta lehiaketei eragiten diena izan ezik, ez du 4 laguneko taldea gaindituko. Horrek esan nahi du eskola-kirola lau pertsonako taldeetan egin beharko dela, ingurune itxietan entrenatzen badute.
  • Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea.

Bestalde, etxeratze-aginduak indarrean jarraitzen du gaueko 22:00etatik goizeko 6:00etara, eta espazio publikoetan gehienez ere 4 pertsona elkartzeko mugak ere bere horretan jarraitzen du.

Neurriak zorroztea

Egoerak okerrera egin ez dezan, funtsezkoa da gutako bakoitzak jokabide egokiak izatea eta osasun-agintariek adierazitako prebentzio-neurri guztiak zorrotz errespetatzea, horrek eragin zuzena baitu guztien ongizatean. Beraz, izan gaitezen arduratsuak eta zaindu gaitezen.

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Saihestu pilaketak.
  • Berrogeialdiak zorrotz egin.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA