Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako udal igerilekuak ekainaren 10ean irekiko ditu ateak
2023·05·26
Urnietako udal igerilekuan dena prest dago ekainaren 10ean ateak irekitzeko. Igerilekua 3 hilabetez egongo da zabalik, izan ere, irailaren 10 arte eskainiko baitu zerbitzua.
Epe horretan astelehenetik igandera bitartean erabili ahalko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30 arte.
Igeri egin nahi dutenek goizeko lehen orduan izango dute aukera, 11:00 arte kale bat itxiko bat horretarako.
Abonuak
Bazkide ez diren pertsonek, baina igerilekuaz gozatu nahi dutenek, igerilekurako udako bonuak erosteko aukera dute. Banakako bonuak 55 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 109 euro.
Bestalde, 10eko bonoak eskuratzeko aukera ere ematen da. 21 urtetik beherakoek 37,5 euroan eros dezakete bono hori, eta 21 urtetik gorakoek berriz, 59 euroan.
Nahi dutenek egun bateko sarrera eros dezakete. Kasu horretan 21 urtetik beherakonetzat prezioa 4 eurokoa izango da eta 21 urtetik gorakoentzat aldiz, 6,4 eurokoa.
Taberna
Aurreko urtean bezala, igerilekuko eremuan taberna zerbitzua eskainiko da denboraldi osoan zehar. Bertan, izozkiak eta freskagarriak erosi ahalko dira, besteak beste.