Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako industrialdeetako hainbat errepide eremu asfaltatuko dira maiatzaren 29tik aurrera
.
2023·05·26
Urnietako Udalak Ergoien eta Erratzu industrialdeetako hainbat errepide eremu asfaltatuko ditu maiatzaren 29tik aurrera haien egoera hobetu asmoz. Beste horrenbeste egingo da, trenbideko zubitik tren geltokiraino doan errepide zatian ere.
Zirkulazioa bermatuta
Lan horiek gauzatzen diren bitartean zirkulazioa bermatuta egongo da, nahiz eta agian, aldizkako pasabidea ezarri beharko den uneren batean.
Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.