Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urnietako HAPOren aldaketaren hasiera onartu da etxebizitza berrien garapena errazteko eta azkartzeko

.

2023·03·01


Urnietako Udalean atzo arratsaldean ospaturiko udalbatzarrean aho batez onartu ziren gai-zerrendako puntu guztiak.

Lehena, Urnietako HAPO  -Herri Antolamenduko Plan Orokorra- aldaketzeko prozesuaren hasiera izan zen herrian etxebizitza berriak garatzeko prozesua errazteko helburuz. Izan ere, orain arte, esku-hartze orden bat zegoen definitua plan orokorrean garatu beharreko eremu guztietan, eta orden hori jarraitu behar zen ezinbestean. Aldaketarekin berriz, ez da zertan hurrenkera hori segi beharko. 

Azkarate eta Babiloniako eremuak garatzeko plan partzialak aurkeztu dira Udaletxean dagoeneko, eta azkarren tramitatzen den prozesua eramango da aurrera lehenik. Urnietak etxebizitza berriak behar ditu gazteentzat eta herriko jendearentzat, eta erabaki honekin horien garapena azkartu nahi da. Bi eremuetan babes ofizialeko eta etxebizitza tasatu mordoa eraikiko dira.

Bigarren puntua, Urnietako Udalaren lanpostuen zerrendaren aldaketa izan zen. Udalak Urnieta Eraiki eta Kulturnieta sozietate publikoen itxiera prozesuekin aurrera darrai eta sozietate horien lanpostuak Udalaren barruan txertatzeko egokitzen da zerrenda.

Azkenik Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala onartu zen.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA