Nested Applications
Asset Publisher
.
2022·10·06
Herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ekimena da Euskaraldia. Aurten, hirugarren edizioa gauzatuko da azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean “hitzez ekiteko garaia” lelopean.
Bilera irekia
Urnietarrok ere parte hartuko dugu Euskaraldian eta ekimenaren gaineko informazioa emateko, proposamenak jasotzeko eta Urnietako Euskaraldiaren batzordea sortzeko bilera ireki bat gauzatuko da hurrengo ostegunean Lekaio kultur etxean.
- Eguna: urriak 13
- Ordua: 18:30
- Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia
Euskara bultzatzeko nahia duten herritarrak bilerara joatera eta ekarpenak egitera animatu nahi dira.