Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako etxeen ia %100ek Añarbek tratatutako ura izatea ahalbidetuko duten proiektua eta obren lizitazioa onartu dira
2023·03·21
Añarbeko Uren Administrazio Kontseiluak berriki onartu du Urnietako hiri-sektoreak Añarbeko sistemako ur-horniduran sartzeko obren proiektua eta lizitazioa.
Horrela, obrak egin ondoren, udalerriko hornidura-sare ia osoa Añarbeko sarean sartuko da, eta Urnietako biztanleen ia %100ek ezaugarri bereko edateko ura kontsumituko du beren etxeetan, Añarbek tratatua.
Hobekuntza garrantzitsua da urnietarrentzat eta horretarako aurrera eraman beharreko obra ere esanguratsua da lizitazioaren oinarrizko aurrekontuak erakusten duen bezala. Aurrekontua 5.434.430 eurokoa izango da, eta kostua Añarbeko Urak sozietateak hartuko du bere gain.