Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako Energia Komunitateak merkatarientzat dituen abantailak azaltzeko aurkezpena, martxoaren 29an, 14:00etan, Lekaion
2023·03·22
Udalerri jasangarriago bat sortzen laguntzeko 0 km-ko energia berriztagarria kontsumitzean oinarrituko den proiektua da Urnietako Energia Komunitatearena. Horretarako, plaka fotovoltaikoak jarriko dira udal eraikinetan, eta, beraz, herritarrek ez dute obrarik edo instalaziorik egin beharko euren etxe edo komertzioetan. Gainera, elektrizitateko fakturan %25erainoko murrizketa izango dute.
Aurkezpena merkatarientzat
Interesdunak Urnietako Energia Komunitatera batzeko kanpaina martxan jarri zenean aurkezpen publiko bat egin zen herritar guztiei begira, eta, orain, merkatariei zuzenduriko aurkezpen bat gauzatuko da proiektuak merkatarientzat dituen abantailak ezagutzera emateko. Hitzordua hurrengo asteazkenean izango da.
- Eguna: martxoak 29
- Ordua: 14:00
- Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia
Bestalde, gogorarazten da edozein zalantza argitzeko edo proiektuan izena emateko informazio bulegoa irekita egongo dela martxoaren 30 arte asteartetik ostegunera kiroldegian ondorengo ordutegian: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Horretaz gain, ekimenari buruzko informazio guztia eskura dago Udalaren webgunean eta APP-an.