Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako Energia Komunitatea ezagutzera emateko aurkezpen publiko berri bat egingo da
2023·06·12
Udalerri jasangarriago bat bilakatzeko helburuz Energia Komunitatea sortzeko proiektua abiatu zuen Urnietako Udalak urte hasieran.
Proiektu honi esker energia garbiagoa, merkeagoa eta hurbilagoa izateko aukera izango dute urnietarrek Sarobe Arte Eszenikoen Gunean eta Udal frontoian ezarriko diren plaka fotovoltaikoei esker. Hala, energia komunitateko kideek ez dute inongo instalaziorik egin beharko haien etxebizitzetan eta gainera, aurreztu egingo dute haien fakturan.
Aurkezpena
Proiektuaren inguruko xehetasun guztiak ezagutzera emateko aurkezpen publiko berri bat egingo da asteazken honetan:
- Eguna: ekainak 14
- Ordua: 19:00
- Lekua: Lekaio kultur etxea
Herritarrak animatzen dira aurkezpenera joatera eta dituzten zalantzak argitzera.

