Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako Energia komunitatea argia ikustear
2023·01·13
Urnietako Tokiko Energia Komunitatea argia ikustear dago. Komunitatea 2022ko martxoan eratu zen Edinor enpresaren eskutik, otsailean egindako osoko bilkuran bere sorrera aho batez onartu ondoren. Ordutik, udala proiektu hori lantzen aritu da, eta, duela gutxi, eskatutako diru laguntzak onartu dira, zeinak ekimenaren zati handi bat ordaintzeko baliatuko diren.
Proiektu berritzaile honek udalerri jasangarriago bat sortzen lagunduko du, km 0-ko energia berriztagarria kontsumituz, udal eraikinetan instalatuko diren plaka fotovoltaikoei esker. Onuradunak, bestalde, proiektuan parte hartu eta komunitateko kide diren urnietarrak izango dira. Pertsona horiek beren fakturan aurreztuko dute, eta, batez ere, energia garbiagoa kontsumituko dute ingurumenaren zainketan ekarpena eginez. Hori guztia hornidura-bermearekin, obrarik gabe eta nahitaezko iraupenik gabe.
Aurkezpen publikoa
Udalak informazio kanpaina bat egingo du urnietarrei proiektu berri horren berri emateko bere komunikazio kanal guztiak baliatuz. Era berean, jendaurreko aurkezpen bat egingo da, eta informazio bulego bat jarriko da zenbait astez, interesdunek sor dakiekeen edozein zalantza argitu ahal izan dezaten.
Aurkezpen publikoa urtarrilaren 25ean izango da arratsaldeko 18:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian.