Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urnietako energia-komunitatea 213 erabiltzailerengana iritsiko da

.

2023·01·23


Urnietako tokiko energia-komunitateak energia berriztagarria kontsumitzeko aukera emango die 213 etxeri, eta faktura elektrikoan %25eko aurrezpena espero da.

Herritarrei zuzenduriko informazio bilera urtarrilaren 25ean egingo da, 18:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian.

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak eta Urnietako Udalak sustatzen dute. Aldundiak 30.000 euroko inbertsioa egingo du eta Udalak berriz, Sarobe Arte Eszenikoen Zentroko eta udal-pilotalekuko estalkiak doan lagako ditu instalazio fotovoltaikoa egiteko.

Jorge Segurado: “Eguzki-energia energia garbia eta agortezina da, energia elektriko bihur daitekeena, eta hori da, hain zuzen ere, energia-komunitatearen oinarria. Komunitateko kideek argindarraren faktura murriztea lortuko dute, baina, batez ere, iraunkortasunari eta ingurumena zaintzeari lagunduko diote, energia %100 berriztagarria kontsumituz modu erraz batean, ez baitute etxean obrarik edo instalaziorik egin beharko. Behar den instalazio fotovoltaikoa egiteko, Udalak bi udal eraikin lagako ditu”.

José Ignacio Asensio: “Bereziki, bizitzen ari garen garai honetan, gure etxe eta saltokiei eragiten dien egoera energetiko konplexuarekin, bultzatzen ari garen eredu energetikoak lagundu egingo die familiei elektrizitatearen prezioen gorabeherak arintzen. TEKen bidez, energiaren demokratizaziorako aurrerapausoak ematen dira, baita erregai fosilekiko mendekotasun txikiagoko kulturaren alde ere, kultura efiziente, bidezko eta jasangarriago baterantz; horrek ekarriko du inguru honetan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea”.

Gaur eguerdian, Urnietako alkate Jorge Seguradok, Ainara de Miguel EH Bilduko ordezkariak, Herme Gonzalez PSE-EE-ko ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensiok, eta Edinor-eko kontseilari delegatu Juan Diegok Urnietako tokiko energia-komunitatearen proiektua aurkeztu dute, TEK Urnieta izenekoa.

Komunitate horri esker energia berriztagarriak eta autokontsumoa sustatuko dira herriko bi udal eraikinetan egingo den instalazio fotovoltaikoari esker: Sarobe Arte Eszenikoen Zentroan eta udal-pilotalekuan. Udalak lagako ditu eraikin horiek, Urnietako familiek energia elektrikoa sortzeko eta kontsumitzeko eredu jasangarri hori eskura izan dezaten. 

Udal-eraikinetan 141 kW-ko eta 315 plakako instalazioa egitea aurreikusten da. Instalazio horrek 945 m2-ko azalera erabilgarria izango du, eta energia berdea emango die, autokontsumoko erregimenean, instalaziotik 2 kilometroko erradioan dauden Urnietako 213 etxeri eta %25eko aurrezpena espero da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 30.000 euroko inbertsioa egin du ekimen hau abian jartzeko. 

José Ignacio Asensio foru diputatuak azpimarratu du energia eskubide soziala dela eta eredu berri bat behar dela etxeak ahalduntzeko, energia sistemaren erdigunean jarriz, energia garbia eta fakturan dirua aurrezteko beharrezkoak diren tresnak eskura ditzaten. Asensiok gogorarazi duenez, “gaur egun bizi dugun garai honetan, gure etxe eta saltokiei eragiten dieten energia-kontingentziako neurriak eragin dituen egoera energetiko konplexuarekin, bultzatzen ari garen energia-ereduak lagundu egingo die familiei elektrizitatearen prezioen gorabeherak arintzen. TEKen bidez, energiaren demokratizaziorako aurrerapausoak ematen dira, baita erregai fosilekiko mendekotasun txikiagoko kulturaren alde ere, kultura efiziente, bidezko eta jasangarriago baterantz; horrek ekarriko du inguru honetan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea”.
Udalak doan lagako ditu Sarobe Arte Eszenikoen Zentroaren eta udal-pilotalekuaren estalkiak instalazio fotovoltaikorako. Guztira, 315 plaka egongo dira, eta horien bidez, gutxi gorabehera, 141 kW-ko potentzia eta energia %100 berriztagarria eta deskarbonizatua eskainiko da. Epe luzera, eta Nazio Batuen 2030erako garapen jasangarrirako helburuak aintzat hartuta, instalazio horiek 4.500 MWh zero kilometroko energia deskarbonizatu sortuko dute, eta atmosferara 945 tona CO2 baino gehiago isurtzea aurreztuko dute; horren baliokidea udalerrian 3.525 zuhaitz landatzea izango litzateke, 25 urtean karbono-hustutegi gisa jardunez.   

Jorge Segurado alkateak nabarmendu du Udalean hainbat neurri hartzen ari direla Urnieta gero eta udalerri berdeagoa eta iraunkorragoa izan dadin, eta “proiektu honekin norabide horretan aurrera egiten jarraituko dugu”. Era berean, azaldu du Udalak proiektua bultzatuko duela eta eguzki-plakak jartzeko bi udal-estalki lagako dituela, baina komunitatea osatzen duten herritarrek hartuko dituztela haren inguruko erabakiak, eta, beraz, protagonista nagusiak beraiek izango direla. Bestalde, asteazken honetan Lekaio kultur etxean aurkezpen irekia egongo dela gogorarazi du eta urnietarrei bertara joateko deia egin die, informazioa jasotzeko eta sortzen zaien edozein zalantza argitzeko.

Proiektu horrekin, José Ignacio Asensioren hitzetan, herritarrek, “rol aktiboa hartzen dute trantsizio energetikoaren prozesuan, komunitatea sortuz eta kultura energetiko berri bat sortuz, non pertsonek erabakitzeko, aurrezteko eta ezagutzeko ahalmen askoz handiagoa eskuratzen duten eredu tradizionaletan baino. Urrats garrantzitsua da herritarrek energia garbia eta bidezko baldintza ekonomikoetan izateko duten eskubide sozialaz baliatzeko, eta aurrerapauso bat energiaren demokratizazioak kolektibo guztiak har ditzan, inor atzean utzi gabe bide horretan”. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentua zenbait ekimen bultzatzen eta babesten ari da Gipuzkoako udalerrietan, mendekotasun energetikoa murrizteko, berriztagarrien erabilera sustatzeko eta autokontsumoa indartzeko. 2023ko lehen seihilekoari begira, “espero dugu Gipuzkoako 36 udalerritan egotea eta 5.000 etxe eta saltoki txikitara iristea. Modeloa oso ondo funtzionatzen ari da: udalek eraikin publikoen estalkiak lagatzen dituzte plaka fotovoltaikoak instalatzeko, Ingurumen Departamentuak eta Europak inbertsioa diruz laguntzen dute, eta herritarrek baldintza oso eskuragarrietan hartzen dute parte”, adierazi du Asensio diputatuak. 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA