Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urnietako Besabi jatetxea Repsol gidaren bereizgarri berri den Soletes zerrendan sartu dute

.

2021·07·14


Repsol gidak beste kalifikazio bat sortu du, zure hiritik igarotzerakoan lagun bati edo ezagun bati gomendatuko zenizkiokeen lokal horien guztien gainean arreta jarriz. Horrela irribarretsu ateratzen zaren eta erreferentzia-puntu bihurtzen diren lekuak bereizi nahi ditu. Hurbiltasunagatik, proposamen atseginagatik eta giro onagatik beti itzultzeko gogoa ematen dutenak. Benetako lekuak, modernoak eta eskuragarriak.

Besabi hautatuen artean

Gastronomian aditu den talde batek, 1.000 soleteko lehen aukeraketa egin du Estatu osoan zehar. Hala, Estatuko 50 probintzietan soleteak identifikatu dira, zonaldea eta bertan ugariak diren lokal motak ezagutzen dituenaren bermearekin. Repsol gidak ohiko zirkuituetatik kanpo dauden soleteak nabarmendu ditu, eta tokiko ikusleen sekreturik gordeena diren lekuetan jarri du arreta. Eta hain zuzen, gidan agertzen den leku berezietako bat da Urnietako Besabi jatetxea.

Soleteak hainbat kategoriatan banatzen dira: 'Jatetxeak eta eguneko menua', 'Tabernak, taskak eta barrak', 'Kafetegiak, gozotegiak eta izozki-dendak', 'Ardotegiak, upategiak edo sagardotegiak', 'Fast good' edo 'txiringitoak eta terrazak'. Besabi lehen kategoriaren barruan kokatzen da. 

Zerrenda osoa Repsol Gida webgunean dago eskuragarri, mapa interaktibo batekin.

BEGIRATU ZERRENDA  

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA