Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako antzerki tailerrak ikasturte amaierako ikuskizuna aukeztuko du ekainaren 18an, 19:00etan, Saroben
2023·06·13
Urnietako antzerki tailerrak “Gloria” ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du igande honetan Saroben.
- Eguna: ekainak 18
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: elebitan
- Sarrera: doakoa, gonbidapenarekin
Sinopsia: Gloria eta Ricky, Silvia eta Coponius bi senar-emazteak dira, argitaletxe baten lagunak eta jabeak. Horietako bikote bat banandu egin da eta horrek bazkide berri bat aurkitzeko beharra eragiten du. Lan honetako gainerako pertsonaiak bizitza bikoitza duen zerbitzari bat eta eskrupulurik gabeko jauntxo aberatsa dira.
Barre algarak eragiteko eta, aldi berean, sakon hausnartzeko gai den obra aurkeztuko dute udal antzerki tailerreko kideek.
Fitxa artistikoa
- Antzezleak: Arantxa Zabala Atxukarro, Esther Modia Castineiras, Julio Nogales Rodriguez, Laura Claudino Estevez, Miguel Rodenas Serrano, Pilar Brandariz Barral, Xabier Odriozola Jauregi, Ruth Alvares Malo.
- Eszenografia eraikitzea: Isidro Salinas
- Dekoratuak: Jose Mari Agirre
- Argiztapena: Pablo Lusarreta
- Zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta