Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urnietak indarkeria matxistaren aurkako plakak jarri ditu

.

2021·07·14


Urnieta eraso matxistak onartzen ez dituen herria da, eta horrela islatu nahi da Urnietako Udalak herriko sarreretan jarri dituen seinale moreen bidez, honako mezu honekin: "Urnieta indarkeria matxistaren aurka". Seinaleak jartzea aho batez onartu zen udalbatzarrean.

Helburua da kontzientziazio soziala eta herritarra sustatzea mota guztietako indarkeria matxistekin eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriarekin (indarkeria sexista ere esaten zaio) amaitzeko beharrari buruz. Izan ere, nahiz eta azken urteotan aurrerapen legegileak, sozialak eta kulturalak egin diren gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eskuratzeko, oraindik bide luzea dago egiteke berdintasun erreala, eraginkorra eta osoa lortzeko.

Emakumeek gaur egun jasaten duten diskriminazioa eta indarkeria hainbat modutan eszenifikatzen da, eta genero-indarkeria da haren adierazpen larrienetako bat. Beraz, beharrezkoa da hezkuntza eta informazio lan bat egitea hura desagerrarazten saiatzeko eta gizartean berdintasunezko eredu bat ezartzeko.

Eta horixe da, hain zuzen ere, plaka horiek jarrita lortu nahi dena: urnietarrei eta udalerria bisitatzen duten gainerako pertsonei argi uztea Urnietan ez dela indarkeria matxista onartzen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA