Nested Applications
Albisteak
Back Umeentzako jarduerak Gabonetan
2022·12·20
Hainbat jarduera antolatu dira aurtengo Gabonei begira eta herriko txikienek ere izango dute non aukeratua.
Ludotekan esaterako, eskaintza zabala topatuko dute. Abenduaren 26an ipuin kontaketa Marisa Tabernerorekin 5-6 urtekoentzat. Abenduaren 27an, esku lanak eta jolasak 7-8 urtekoentzat. Abenduaren 28an, esku lanak eta jolasak 9-10-11 urtekoentzat. Abenduaren 29an, esku lanak eta jolasak 5-6 urtekoentzat. Eta urtarrilaren 2an ipuin kontaketa Marisa Tabernerorekin 3-4-5 urtekoentzat. Ekintza horiek guztiak 17:00-18:30 bitartean garatuko dira.
Kiroldegian bestalde, jolas erraldoiak izango dira urtarrilaren 3an, 16:30-18:30 bitartean. Eta hurrengo egunean aldiz, puzgarriak 11:00-13:00 eta 16:30-18:30 bitartean.