Nested Applications
Albisteak
Back Lankidetza hitzarmena Lappa musika taldearekin
2024·04·22
Urnietako Udalak herrian kultura sustatzeko eta musika sorkuntza bultzatzeko duen helburuarekin lankidetza hitzarmena sinatu du Lappa musika taldearekin.
Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, taldeak kiroldegiko eraikineko box bat eta biltegi bat erabili ahal izango ditu, materiala gorde eta entseatzeko. Horrela, taldeak bere jarduera aurrera eramateko espazio egokia izango du.
Sinadura ekitaldian izan dira Jorge Segurado Urnietako Udaleko alkatea eta Eneko Bustillo Lappa taldeko ordezkaria.
Hitzarmena 2024ko abenduaren 31 arte egongo da indarrean.