Nested Applications
Albisteak
Back Udalekuak 2023: izena eman apirilak 24 – maiatzak 5 bitartean
2023·04·24
Urnietako Udalak Udalekuak antolatu ditu euskaraz 2023ko udarari begira urteroko moduan. Eguzkitan blai! eta kirol Udalekuak eskainiko dira umeek atsegin dituzten aisi ekintza desberdinak garatuko direlarik.
Eguzkitan blai!
Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 26tik uztailaren 28ra, 5 txandatan.
Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara.
Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan.
Nork har dezake parte? 2011-2019 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
Kirol Udalekuak
Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 26tik uztailaren 28ra, 5 txandatan.
Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara (asteazken eta ostiraletan 9:30etik 13:30era).
Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan.
Nork har dezake parte? 2011-2014 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
Zein epe eskainiko da bi udalekuetan izena emateko? Apirilaren 24tik maitzaren 5era bitarte.
Nola eman daiteke izena? Ondorengo bide hauen bitartez gauzatu daiteke izen ematea:
- Bertan bulegoan
- Lekaio kultur etxean.
- www.urnieta.eus
IZENA EMAN HEMEN APIRILAK 24 – MAIATZAK 5 BITARTEAN