Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Udalekuak 2021: izena eman maiatzak 17-27 bitartean

.

2021·05·17


Urnietako Udalak ohiko moduan Udalekuak antolatu ditu euskaraz aurtengo udarari begira. Eguzkitan blai! eta kirol Udalekuak eskainiko dira eta biak ala biak bizi dugun egoerara egokituta garatuko dira, prebentzio-neurri guztiak errespetatuz. Umeek atsegin dituzten aisi ekintza desberdinak garatuko dira jarduerak aire librean egitea lehenetsiz.

Eguzkitan blai!

Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 28tik uztailaren 30era, 3 txandatan.

Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara.

Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era.

Nork har dezake parte? 2009-2017 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.

Kirol Udalekuak

Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 28tik uztailaren 30era, 3 txandatan.

Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara (astezken eta ostiraletan 9:30etik 13:30era).

Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era.

Nork har dezake parte? 2009-2012 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.

Zein epe eskainiko da bi udalekuetan izena emateko? Maiatzaren 17tik 27ra.

Nola eman daiteke izena? Ondorengo bide hauen bitartez gauzatu daiteke izen ematea:

  • Bertan herritarren arretarako bulegoan: astelehenetik ostiralera  7:30etik 14:30era
  • Lekaio kultur etxean.
  • www.urnieta.eus

IZENA EMAN ONLINE                

Urnietan erroldaturiko haurrek lehentasuna izango dute? Bai, Urnietan erroldaturiko neska-mutilek lehentasuna izango dute. Plazen eskaera eskaintza baino handiagoa izango balitz, matrikula orrian aukeratutako lehentasunen arabera esleituko lirateke, eta beharrezkoa izanez gero, horiek esleitzeko zozketa egingo litzateke.

Informazio gehigarria

Eskaintzen diren txanda zehatzen, prezioen eta zaintza zerbitzuaren gaineko informazio guztia informazio liburuxkan topa daiteke.

DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA