Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Udalaren gune gehienak itxiko dira, asteburuan 16 positibo gehiago erregistratu eta egoera kezkagarria bihurtu ondoren

-

2020·10·19


Urnietako egoera nahiko kezkagarria da une honetan, asteburuan Covid 19-ren 16 kasu gehiago erregistratu baitira, 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 743,13-an kokatu delarik. Larunbatean informatu zen moduan, udalerria egoera kezkagarrian zegoen urriaren 8tik 14ra 20 positibo eman ondoren, eta hala, erantzukizunerako beste dei bat egin zen, prebentzio-neurriak errespetatzea bereziki azpimarratuz. Hala ere, azken 4 egunetako zifrak oso adierazgarriak dira, 29 kasu gehiago ezagutu dira eta. Gauzak horrela, Urnietako Udalak neurriak lehenbailehen hartzea erabaki du, joera negatibo hori ahalik eta lasterren iraultzeko eta birusa gehiago ez zabaltzeko. Neurriak bihar sartuko dira indarrean eta hasiera batean igandera bitarte iraungo dute, positiboen garapenaren baitan.

Hainbat udal-gune itxita

Hartutako neurrien artean, jende ugari ibiltzen zen hainbat udal-guneren itxiera nabarmentzen da. Gune horietan ematen diren formakuntza ikastaroak eta UdazkeneanK egitarauaren barruan programaturiko kultur eskaintza ere eten egin dira eta herriko kluben jarduerak ere bertan behera utzi dira (ondorengo lekuetan garatzen direnak), lehiaketak barne:

  • Kiroldegia
  • Sarobe
  • Musika eskola
  • Frontoia
  • Gaztelekua
  • Jubilatuen Egoitza (jarduerak eteten dira, baina taberna, ile-apaindegi, masajista eta kallista zerbitzuak mantentzen dira)
  • Ikasteko gela
  • Liburutegia (liburuak alokatzeko zerbitzua bakarrik mantenduko da)

Bertan, Lekaio eta Gazte Informazio Puntua irekita baina neurriak hartuta

Bestalde, Bertan herritarrentzako arreta-bulegoak zerbitzua eskaintzen jarraituko du, baina ezinbesteko kasuetan soilik bertaratzea gomendatzen zaie herritarrei, garrantzi berezia ez duten gaietarako modu telematikoa eta telefono bidezko forma lehenetsiz. Prebentzio-neurriak zorrotz betearaziko zaizkie bertaratzen diren pertsonei:

  • Banaka sartu beharko da.
  • Kanpoan itxaron beharko da udal langileak deitu arte
  • Musukoa eraman beharko da etxetik
  • Sartzerakoan eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira.

Lekaio kultur etxeak eta Gazte Informazio Puntuak ere zabalik jarraituko dute, bonu kanpainaren salmenta bi toki horietara lekualdatu dela kontuan hartuta, baina salmenta aldez aurreko hitzorduarekin eta modu mailakatu eta kontrolatuan egingo da.

Parke itxiak gauetan

Bestalde, gaueko 20:30etatik goizeko 9:30etara ezin izango da parkeetan egon, eta gainerako orduetan soilik sartu ahalko da.

Neurriak zorroztea

Egoerak okerrera egin ez dezan, funtsezkoa da gutako bakoitzak jokabide egokiak izatea eta osasun-agintariek adierazitako prebentzio-neurri guztiak zorrotz errespetatzea, horrek eragin zuzena baitu guztien ongizatean. Beraz, izan gaitezen arduratsuak eta zaindu gaitezen.

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Saihestu pilaketak.
  • Berrogeialdiak zorrotz egin.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.

Zentzu horretan, Udaltzaingoak kaleetan duten presentzia areagotuko da, herritarrei neurriak betetzen laguntzeko.

Musukoak banatu dira ikastetxeetan

Prebentzio neurriei lotuta, horiek betetzen laguntzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Udalak Udalaren logoa duten musukoak banatu ditu herriko bi ikastetxeetan, bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere.

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA