Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu hainbat elkarterekin haien jarduerak bultzatzen jarraitzeko

.

2021·03·12


Urnietako Udalak herriko elkarteekin duen lankidetza bultzatzen jarraituko du beste urte batez, elkarteei, hitzarmenen bidez, beren jarduerak garatzeko eta urteko programazioa gauzatzeko behar dituzten kopuruak eta baliabideak bermatuz.

Helburu horrekin, lankidetza-hitzarmenak sinatu ziren atzo arratsaldean honako zortzi elkarte hauekin: Santa Kruz, UKE, Zanpatuz, Izurde, Adarra, Rol, Jostaleku eta Dendaberri. Ekitaldian, aipatutako elkarteetako ordezkariak, Jorge Segurado alkatea eta David Rosco Sustapeneko zinegotzia izan ziren. Alkateak eskerrak eman zizkien elkarte guztiei burutzen duten lan guztiarengatik.

Baliabide ekonomikoak eta espazialak elkarte bakoitzaren beharren arabera aldatzen dira. Hitzarmen guztiek 2024ko abenduaren 31ra arteko indarraldia dute, baina Udalaren laguntzak urtero zehaztuko dira.

UKE

Urnieta Kirol Elkartearen helburua futbola, eskubaloia, pilota, txirrindularitza, mendia eta saskibaloia sustatzea eta praktikatzea da. Horrela, herriko taldeak antolatzen ditu futbol, eskubaloi eta pilota federazioek antolatutako lehiaketetan parte hartzeko. Azken hiru kirol-modalitate horietako kirol-eskolak dinamizatzeaz ere arduratzen da, eta, era berean, klubeko teknikarien garapenerako laguntza ematen du.

Zehaztutako jarduerak garatzeko Urnietako Udalak elkarteari honako espazio hauek uzten dizkio: Errekalde kaleko 1. zenbakiko solairuartea, futbol-zelaia, kiroldegiko kiroldegi-pista eta udal-pilotalekua.

Klubak 2021eko ekitaldian jasoko duen diru-laguntza 51.300 eurokoa izango da.

DENDABERRI PENTSIODUNEN ETA JUBILATUEN ELKARTEA

Dendaberri Prentsiondunen eta Jubilatuen Elkartearen xedea jubilatu eta pentsiodun guztiak elkartzea da eta helburu horrekin, elkarteak jarduera hauek egin nahi ditu Urnietan: inauteriak, kultur astea, kirol astea, San Miel jaiak, tailerrak, txangoak eta mendi irteerak.

Udalak badaki oso garrantzitsua dela adinekoak gizartean integratuta egotea eta bertan aktiboki parte hartzea. Hori dela eta, San Juan kaleko 42. zenbakian dagoen lokala lagatzen dio elkarteari bere jarduerak garatzeko.

Bestalde, 2021eko ekitaldiko diru-laguntza 21.600 eurokoa izango da.

SANTA KRUZ EHIZA ETA ARRANTZALEEN ELKARTEA

Santa Kruz elkartearen xedea ehiza eta arrantza sustatzea da, baita tiro olinpikoa ere, eta arlo horiekin loturiko hainbat ekintza eta txapelketa antolatzen ditu.

2021eko ekitaldiko diru-laguntzaren zenbatekoa 1.035 eurokoa izango da.

ZANPATUZ MENDI ELKARTEA

Zanpatuz Mendi Elkartearen asmoa mendizaletasuna eta ingurumenaren babesa eta kontserbazioa sustatzea da, eta honako jarduera hauek garatu nahi ditu: eskiatzera irteerak, Pirinioetara eta inguruko mendietara, eskalada ikastaro bat, BTT irteerak eta elkartearen helburuekin lotutako ekitaldietan laguntzea.

Aipatutako jarduerak garatzeko Urnietako Udalak Errekalde 1eko bulego bat lagako dio elkarteari.

2021eko ekitaldian 2.187 euroko diru-laguntza jasoko du.

IZURDE GIMNASIA ELKARTEA

Izurde Gimnasia Elkartearen helburua gimnasia sustatzea da eta Urnietako udalerrian jarduera hauek egin nahi ditu: entrenamenduak eta gimnasia artistikoko lehiaketak, eta maiatzean erakustaldi bat.

Urnietako Udalak elkartearekin lankidetzan jardungo du, kiroldegiko kirol-pista lagaz.

ADARRA JUDO ELKARTEA

Adarra Judo elkartearen helburua kirol modalitate hauek sustatzea eta praktikatzea da: judoa, Jiujitsu, Aikido, Kendo, Wushu, Defentsa pertsonala, Sambo eta Borroka librea. Judoko entrenamenduak eta lehiaketak egiten ditu, eta erakustaldi bat maiatzean.

Horretarako, Udalak espazio bat utzi dio kirol-instalazioen barruan.

JUEGOS DE ROL HABITANTES DE INSMOUTH

Juegos de Rol Habitantes de Insmouth elkartearen helburua da "rol-jokoak", eta joko tematikoak, zabaltzea eta praktikatzea, eta honako jarduera hauek garatu nahi ditu herrian: rol jardunaldiak, mahai-jokoak eta antzara erraldoia.

Urnietako Udalak, Urbita kaleko 6. zenbakiko etxabean dagoen lokala utzi dio zehaztutako jarduerak egiteko.

2021eko ekitaldiko diru-laguntzaren zenbatekoa 720 eurokoa izango da.

JOSTALEKU FAMILIEN AISIALDIRAKO ELKARTEA

Jostaleku Familien Aisialdirako elkartearen jomuga 0-8 urte bitarteko haurren aisialdirako gune bat izatea da, hainbat gunetan jolas aske eta gidatuak egiteko. Helburu horrekin, honako jarduera hauek garatu nahi ditu Urnietako udalerrian: Burnibideko udal-lokalak Urnietako haur txikiak dituzten familientzako familia-aisialdirako gune gisa erabiltzeko kudeatzea.

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA