Nested Applications
Albisteak
Back Udalak gaitzespena agertzen du Zaldundegi plazan dagoen “Zaintzailea” eskulturan egindako ekintza bandalikoen aurrean
2023·02·23
Urnietako Udalak Angelo Jimenezen “Zaintzailea” eskulturan egindako pintadak irmoki salatu nahi ditu. Eskultura Zaldundegi plazan kokatzen da, eta urtarrilaren hasieran inauguratu zen.
Ekintza bandaliko horiek, azken asteetan erregistratutako beste batzuekin batera, Urnietako ondareari kalte egiten diote, eta onartezinak eta ulertezinak dira. Udalak bere esku dagoena egingo du gertakari horiek berriro errepika ez daitezen. Udaltzaingoa kasua ikertzen ari da eta beharrezko neurriak hartuko dira.
Era berean, errespetuaren eta jokabide zuzenen aldeko aldarri egin du, eta horrelako jokabideak berriro ez errepikatzea espero du.