Nested Applications
Albisteak
Back Udal eraikin eta lokalen garbiketa zerbitzuaren aldaketa eta 2024 urteko jai egun ofizialak onartu dira
2023·07·28
Aho batez onartu ziren atzo arratsaldean Urnietako Udalean gauzaturiko udalbatzarreko puntu guztiak.
Lehena, Urnietako udal eraikin eta lokalen garbiketa zerbitzuaren kontratua aldatzea. San Juan 42ko eraikinean egindako obraren ondorioz, erabiliko den azalera handitu egingo da, izan ere, orain arte lehen solairua ez zen erabiltzen ezta garbitzen, baina aurrerantzean ordea bai. Beraz, irailetik aurrera eremu hori ere garbitzeko aldatuko da kontratua.
Bestalde, 2024 urteko udaleko jai egun ofizialen onarpena gauzatu zen. Urnietako patroia den San Migel eguna (irailak 29) proposatu zen Urnietako jai gisa hurrengo urterako, baina jaieguna denez (igandea), irailaren 30era (astelehena) aldatzea onartu zen.