Nested Applications
Albisteak
Back Txaro Tomasenak Gibraltarko itsas-zeharkaldiaren balentriaren detailea oparitu dio Udalari
2023·10·27
Txaro Tomasena 77 urteko urnietarrak historia egin zuen aurtengo uztailean Gibraltarko itsas-zeharkaldia neoprenoarekin igerian gauzatu duen pertsona edadetuena bilakatuz. 6 ordu eta 23 minutu behar izan zituen ibilbidea burutzeko. Horrela, bere lorpenen zerrenda luzea handitu zuen. Gainera, zeharkaldiaren erdia oso baldintza txarretan burutu zuen.
Tomasenak balentria egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia bat eman dio Udalari, bai eta hogeita hamar minuturo zeharkaldiaren garapena islatzen duen maparen beste kopia bat ere.
Udalak eskerrak ematen dizkio Tomasenari opariarengatik eta zorterik onena opa dio aurrerantzean izango dituen erronka guztietan.