Nested Applications
Albisteak
Back Teresa Amuategiren omenezko parkea inauguratu da
2023·09·25
Teresa Amuategiren izena jarri zaio Maximo Yurramendi kalean kokatzen den parkeari. Larunbat eguerdian gauzatu zen inaugurazio ekitaldia. Txanbolin Txistulari Bandaren erritmoan jaitsi ziren San Joan plazatik Txoko-Maitearen pareraino ekitaldira gerturatu zirenak. Bertan, agurra eskaini zien Amuategiren senideei Egape Dantza Taldeak. Ekitaldia lore-eskaintzarekin eta Jorge Segurado alkatearen hitzekin amaitu zen.
Seguradok Teresak praktikanta, emagin eta idazle gisa herriarentzako buruturiko lan guztia goraipatu nahi izan zuen: “Urnitarren belaunaldi batzuk mundu honetara iritsi ziren bere laguntzarekin, horrek duen garrantziarekin. Eta nabarmendu behar dugu, baita ere, bere ikerketa eta idatziei esker ezagutzen dugula gure herriaren historiaren zati garrantzitsu bat”.