Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

TAO zerbitzua berrezarriko da maiatzaren 24ean

.

2021·05·21


Koronabirusaren ondorioz alarma egoera ezarri zenean Urnietako Udalak hainbat neurri hartu zituen birusaren ondorioak arintzen eta murrizten saiatzeko. Lehenengoetako bat TAO zerbitzua (gune urdineko aparkalekuak) etetea izan zen, Udaltzaingoak orduan lehentasunezko beste zeregin batzuk zituelako eta lehen asteetan herritarrak etxean gera zitezen bultzatu nahi zelako. Hala, ibilgailua TAO eremuan aparkatuta edukitzeagatik nahitaez kalera irten behar izatea saihestu nahi zen.

Orain ordea, beste egoera batean gaudela kontuan hartuta, TAO zerbitzua normaltasunera itzuliko da hurrengo astelehenetik, maiatzaren 24tik aurrera. 

Beraz, ondorengoa izango da ordutegia aurrerantzean:

  • Astegunak: 09:00-14: 00 eta 16:00-20:00 
  • Larunbatak: 9:00-14:00. 

Baimendutako gehienezko denbora, berriz, 60 minutukoa izango da.

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA