Nested Applications
Albisteak
Back Santa Ageda bezperako korua San Joan plazatik aterako da otsailaren 4ean, 12:00etan
.
2023·01·30
Santa Ageda bezpera ospatuko da otsailaren 4ean Urnietan. Hori dela eta, usadioari jarraituz, koru bat antolatu da Kantazaun taldearen eskutik, herrian zehar etxez etxe eta kalez kale kantari ateratzeko.
Entsegua
Otsailaren 4ean gauzatuko den erronda San Joan plazatik irtengo da 12:00etan eta parte hartzaile guztiei baserritarrez jantzita joatea eskatzen zaie.
Bestalde, entsegu bat egingo da aurretik, urtarrilaren 30ean, 19:00etan Lekaio kultur etxeko areto nagusian, hain zuzen.