Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back San Miel jaietako programa aurreratu da

.

2023·07·27


Jai Batzordea ospatu zen atzo arratsaldean Lekaio kultur etxean eta bertan San Miel jaietako programa eta ospakizueni loturiko hainbat puntu aurreratzea lortu zen.

Esaterako, jaiei hasiera emango dien txupina nork botako duen erabaki zen. Baita, jaiak iragarriko dituen kartela zein izango den ere. Hurrengo egunetan jakinaraziko dira biak ala biak.

Horretaz gain, eraso sexistak ekiditeko eta sentsibilizazioa sustatzeko hartuko diren neurriak adostu ziren. Formazioa eskainiko da iraileko bi egunetan eta bertan parte hartzera gonbidatuko dira herriko eragileak, ostalariak eta txosnetan egongo diren ordezkariak. Horretaz gain, informazio puntu bat ipiniko da gaian adituak diren pertsonekin, eta, halaber, artatze puntua egongo da.

Urnietako Udalak eskerrak eman nahi dizkie beste behin Jai Batzordean parte hartzen duten elkarte guztiei gauzatzen duten lan guztiarengatik. Izan ere, beraien ekarpenik gabe ezinezkoa litzateke jaiak modu honetan antolatzea.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA