Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back San Joan gaua ekainaren 23an

.

2023·06·16


Urtero bezala San Joan gaua ospatuko da Urnietan ekainaren 23an eta hainbat ekintza antolatu dira egun horretarako. Aurten ordea, San Joan plazan gauzatuko dira ekintzak, Plazido Muxikan plaza estaltzeko lanak egiten ari baitira.

Gaueko 22:00etan bilkura egingo da San Joan plazan. Ordu laurden beranduago Urnietako Akelarre taldearen ikuskizuna ikusteko aukera izango da eta 22:30ean berriz, sua piztuko da. Azkenik, egunari amaiera emateko erromeria izango da Txanbolin Txistulari Bandaren eskutik.

Oharrak

Leku aldaketa dela eta, aurtengo sua dezente txikiagoa izango da eta debekaturik egongo da paper, kartoi edo antzekoak sutara botatzea eraikinak eta zuhaitzak hurbil daudelako, haien segurtasuna bermatzeko.

Bestalde, ekintzek irauten duten bitartean plaza itxita izango da eta ibilgailuek San Joan kaletik Yurramendira soilik joan ahalko dute, Arantzubiruntz doan errepidea moztuta egongo baita. San Joan kaletik Geltoki kalere ere ezingo da joan.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA