Nested Applications
Albisteak
Back Rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak urriaren 28an eta 29an
2023·10·17
Rol, estrategia eta simulazio jardunaldien edizio berri bat ospatuko da Urnietan urriaren 28an eta 29an Habitantes de Innsmouth elkarteak antolatuta.
Bi egun horietan hitzorduak Lekaio kultur etxean izango dira 10:00-14:00 eta 16:30-21:00 bitartean. Bertan, mahaiko rol-a, mahai jokoak, wargame-ak eta askoz gehiago topatuko da.
Erdi aroko eskrima erakusketa
Bestalde, urriaren 29an, eguerdiko 12:00etan, San Joan plazan, erdi aroko eskrima erakusketa ikusteko aukera egongo da Sala de Armas Antigua Ignotaren kolaborazioarekin.
Beraz, ekintza desberdinez beteriko 2 egunez gozatzeko aukera izango da Urnietan.