Nested Applications
Albisteak
Back Plazido Muxika plaza estaltzeko lanak martxan
.
2023·03·29
Urnietako Udalak hasi ditu Plazido Muxika plaza estaltzeko lanak, urnietarrek parte hartze prozesu batean aukeratutako eremua, hain zuzen. Herritarrek erabaki zuten, halaber, estalkia Mugara Arquitectura SL-k aurkeztutakoa izatea, eta, ondorioz, zur laminatuzko egitura eta sandwich panelaz eta zelula polikarbonatoaz osatuta egongo den estaldura izango du plazak.
Behin obra hasita gutxiago geratzen da urnietarrek euria egiten duen egunetan gune estali bat izan dezaten.