Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Patxi Iribar (Oianume sagardotegia): “Guk legatzarekin egiten dugu lan bakailaoaren ordez”

.

2023·03·09


Sagardotegiek normaltasunez ireki dute aurtengo txotx denboraldia ohiko funtzionamendua berreskuratuta eta covid-aren ondorioz ezarritako murrizketak albo batera utzita. Urnietako Udala herriko lau sagardotegietako ordezkariekin elkartu da lehen aste hauen balantzea egiteko. Hau da Oianumeko Patxi Iribarrek kontatu diguna.

Nola joan dira lehen asteak?

Errege egunean ireki genuen eta hasieratik bastante ondo joan da. Egia da otsailetik aurrera eguerdietan irekitzen dugula eta gero asteburuetan ostiral gaua eta larunbat gaua egiten ditugula. Larunbat eguerdia dabil topera eta gainerakoan jendea badabil baina lekua ere badago. Astean zehar lasaiago egoteko aukera dago nahiz eta jendeak normalean giroa nahi izaten duen.

Normaltasuna eta txotxa berreskuratzeko gogoa izango zenuten ezta?

Azken urteetan sagardotegiko kontzeptua desberdina izan da egoerak baldintzatuta, eta, aurten, normaltasuna berreskuratuta oso gustura gaude, bai gu eta baita bezeroak ere. Jendea gogoarekin zegoen sagardotegiez gozatzeko eta jendea %100ean dago covid-eko kontuak ahaztuta.

Nolako sagardoa duzue aurtengoa?

Sagardoa nahiko ona atera da aurten. Egia da kantitate aldetik gutxiago irten dela baina guk ez dugu kriston pila egiten, eta, beraz, ez dugu arazorik. Aurten gozo puntu gutxiago eta freskotasun gehiago du. Jendea oso gustura edaten ari da.

Nongo bezeroak dituzue?

Leku guztietatik etortzen da jendea. Gipuzkoatik asko eta gero autobus batzuk etortzen dira Bilbotik, Nafarroatik eta Arabatik. Astean zehar gertuko jendea izaten da gehiago eta kanpoko jendea asteburuetan etorri ohi da.

Zein da zuen sagardotegiaren bereizgarri nagusia?

Guk legatzarekin egiten dugu lan bakailaoaren ordez, nahiz eta nahi duenari bakailaoa ere ateratzen diogun. Horretaz gain 300 pertsona inguru sartzen dira.

Lana urte osoan izaten duzuen arren, hilabete hauetan beste gauza bat izango da ezta?

Guk urte osoan egiten dugu lan asko, baina lan egiteko modua aldatzen da. Sagardotegiko garaian goiko jatetxearen eskaera jaitsi egiten da jendeak sagardotegira etorri nahi duelako eta behin sagardotegi garaia bukatuta jatetxean izaten dugu lan asko kartarekin. Guretzako sagardotegiaren kudeaketa sinpleagoa izaten da, plater gutxiago mugitu behar izaten dira eta.

Martxoa izan ohi da hilabete indartsuena. Zein aurreikuspen duzue?

Martxoan ere dinamika antzekoa izango dugu. Larunbat eguerdiak beteta ditugu aspalditik. Gauean ere pixka bat mugitzen ari da eta igande eguerdian ere ondo egiten da lan. Astean zehar berriz, autobusak badaude lan egingo da, bestela askorik ez.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA