Nested Applications
Albisteak
Back Parte hartze prozesuko informazio karpa urriaren 27an eta 28an
2023·10·24
Urnietako Udalak aurrekontu irekien parte hartze prozesu berri bat jarri du martxan aurten ere herritarrak entzun nahi dituelako. Horrela, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera dute 2024ko aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabakitzeko.
Prozesuaren gaineko aurkezpena egin ostean, eta informazio liburuxkak etxeetara banatu eta gero, informazio karpa jarriko da bi egunetan herritarren ekarpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzen laguntzeko.
- Urriaren 27an: 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara San Joan plazan.
- Urriaren 28an: 10:00etatik 14:30era kiroldegiaren kanpoaldean.
Photocall
Urriaren 27an photocall bat egongo da informazio karpan. Bertan parte hartzen duten pertsonei argazki bat aterako zaie eta argazki hori eramango duen oroigarri bat oparituko zaie.
Halaber, formularioak herriko puntu desberdinetan jarritako kutxa eta buzoietan entregatu daitezke, eta baita, webgunean eta APP-an bete ere azaroaren 5 arte. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.