Nested Applications
Albisteak
Back Parte Hartuz 2023: aurkezpen publikoa urriaren 16an, 18:30ean, Lekaion
2023·10·11
Urnietako Udalak herritarrak entzuten jarraitu nahi du eta aurrekontu irekien parte hartze prozesu berri bat gauzatuko du. 2024ko aurrekontuko 150.000 euro bideratuko dira urnietarrek herriko auzoetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzetara. Horretarako, proposamenak egiteko aukera izango dute.
Aurkezpen publiko bat egingo da urriaren 16an, 18:30ean, Lekaion, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko: zein epe izango duten herritarrek haien proposamenak aurkezteko, proposamen horiek onartuak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera, besteak beste. Hitzordua herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko ere baliatuko da.
Beraz, hilaren 16ko aurkezpen informatibora joateko gonbita luzatzen die Udalak herritarrei.